Jakinarazpenak - Olloko udala

Olloko udala, bere zerbitzuak zabaltzeko eta hobetzeko xedez, tresna hau prestatu du herritar guztiek erabil dezaten; horri esker, udalaren norberaren jakinarazpenak berrikusi daitezke.

Jakinarazpen fede-emaileak
  • Identifikazioa: Herritarrak bere burua identifikatu beharko du ziurtagiri digital aitortu eta baliozko baten bidez. Ziurtagiri digitala kanpo-euskarri batean badago (NAN elektronikoa, USB memoria), irakurgailuan sartu beharko du.
  • Behin identifikatuz gero, titular bezala agertzen den ziurtagiri digitalaren jabearen jakinarazpenak ageriko dira.
  • Jakinarazpen fede-emailetzat jotzen da Udalak zure Herritar Karpetara bidaltzen dizun jakinarazpena, baldin eta zuri dagokizun administrazio-erabaki baten berri ematekoa bada.
  • Jakinarazpen elektronikoa fede-emailea izan dadin, jakinarazpena zure eskura noiz jarri den (data eta ordua) eta jakinarazpena behera lehen aldiz noiz kargatu duzun (data eta ordua) egiaztatzeko modukoak izan behar dute.